XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero, Berri On bi aldiz aipatu bearra zedukan, lenengoa urrunegi gelditzen zitzaiolako.

Ikus orain, urrenez urren latiñez bezala, bait'en bidez esamaña guziak korapillatuz: Paul naiz, Iesukristo'ren sehia, Ark deitu ta autatu bainau Iainkoaren Berri Onerako, 2, au agindu baitzien Liburu Sainduetan bere igarleekin, 3, aragiz Dabid'en azitik sortua zan bere Semearengaz: 4 saindutasun kemenez illen artetik berpiztean miragarriro azaldu baitzaigu Iainkoaren Seme Iesukristo gure Iauna, 5, Onen bidez ukan baitugu grazia ta Bidalgoa, atzerri guziek Aren izenean siñesmenari etsi dezaioten, 6, aien artean baitzaudete zuek ere, Iesukristo'k deituak: 7, Iainko Aitaren eta Iesukristo Iaunaren grazia ta pakea zueri, Erroma'n zaudeten Iainko-maite, saindu deitueri.

Nik naiz itza eratxiki diot, zenbait euskaldunek beren gutunetan egin oi dutena.

Astunegi litzake irakurle geienentzat, griegoan edo latiñean dauden ilunguneak Olabide'k nola argitu zitun agertzen leraz, albiñutik xarila esan bearko.

Olabide'ri ta guri, lengo gizaldiko gizon batzueri edo geieneri, bidegabez egotzi digute, euskal-idazle zarreri ez diegula eskerrik eman.

Bai al dakizu, A-E, Olabide'k zein begiratuki irakurri zitun?.

Neronek ere Axular aundia bost aldiz irakurri nendun gaztezaroan, ez bost aldiz edo askotaldiz, guk esan oi dugun bezala: lau ta bat aldiz esan nai nuke.

Beti idaztortza eskuan, eta bosgarren aldian gauza berriak arkitu nitun, lengoetan itzuritakoak.

Euskera asko ikasi nendun an, eta euskerarekin nekazariz gaiñeko gaiak nola esan ere bai; baiñan Olabide'rengandik askoz geiago ikasi dudala aitortu bearrean nago.

Zenbaitek politika zikiña egiten dute euskeraren inguruan.

Nere politikakoa ez ba'da, tirrit orri.

Euskeraz idazten dan guzia irakurri egin bear genuke.

Nik ikasi egin dut Eusko Gastedi'ko idazleengandik, bai eta karlistengandik, bai eta komunistengandik, bai eta erriarengandik.